Udalak administrari laguntzaile lanposturako zerrenda osatuko du

Guaixe 2024ko urt. 29a, 11:29

Arakilgo herriko etxea. ARTXIBOA

Otsailaren 9ra arteko epea dago eskabideak aurkezteko.

Arakilgo Udalak deialdia egin du hautaproben bidez administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko izangai zerrenda bat osatzeko. Haren bidez udalean sortzen diren beharrei aldi baterako kontratuekin erantzuteko helburua du zerrenda horrek. Lanpostuaren lansariak D mailari dagozkionak izanen dira, gehi plantilla organikoan ezarritako osagarriak. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 9an despedituko da. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da arakil.eus udal web-orrian, baita Arakilgo udaletxean ere.