Elomendiko Futbol Txapelketan hamabosgarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak Unziti izan zuen aurkari, eta 2 eta 5 gailendu zen talde arakildarra. Elomendi taldeak jarraitzen du izen bereko txapelketako lider (36 puntu), eta Zaldua Talleres Goñi laugarren da (30 puntu).
Otsailaren 3an, larunbata, hamaseigarren jardunaldia jokatuko da. Zalduak sailkapenean bederatzigarren den Paris 365 taldearen kontra jokatuko du, Larrabiden, 17:30ean.