Futbola

Zaldua, punturik gabe atsedenaldira

Guaixe 2024ko ots. 6a, 08:47

Elomendiko Txapelketako hamaseigarren jardunaldian talde arakildarrak ez zuen punturik lortu

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak Paris 365 taldea izan zuen aurkari, eta partida oso lehiatuan 3 eta 2 gailendu zen Paris 365. 

Elomendiko Txapelketak lider berria du, Bar Olmo (38 puntu), eta orain arteko liderra, Elomendi, bigarren da (37 puntu). Salinas taldea da hirugarren (33 puntu) eta Zaldua Talleres Goñik laugarren jarraitzen du (33 puntu). Asteburuko jardunaldian atsedenaldia dagokio Zaldua Talleres Goñiri.