Aurreko asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamazazpigarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Talleres Goñiri atseden jardunaldia zegokion. Bar Olmok jarraitzen du lider (41 puntu), eta Zaldua laugarren da (30 puntu), hirugarren postutik 6 puntura.
Otsailaren 17ko jardunaldian Zalduak hain zuzen ere hirugarren postuan dagoen Salinas arerio zuzenaren kontra jokatuko du, eta distantzia laburtzen hasteko aukera paregabea du Arakilgo taldeak.