Futbola

Zalduak jipoi ederra jaso zuen

Guaixe 2024ko ots. 20a, 11:45

Elomendiko Futbol Txapelketako hamazazpigarren jardunaldiak ez du Arakilen punturik utzi, eta sailkapenean behera egin du Zalduak

Elomendiko Futbol Txapelketako hamazazpigarren jardunaldian Zaldua Talleres Goñik Salinas taldearen kontra jokatu zuen. Talde arakildarra ez zen batere fin ibili eta 0 eta 4 galdu zuen, ahazteko moduko jardunaldian. 

Elomendiko Txapelketako liderra Bar Olmo da (44 puntu) eta Zaldua Talleres Goñi bosgarren postura jaitsi da (30 puntu). Datorren jardunaldian Zalduak bigarren den Elomendi taldea hartuko du Larrabiden.