Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hogeigarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua Talleres Goñi taldeak Txaparros izan zuen aurkari, baina partida oso lehiatuan Txaparrosek 3-2 irabazi zion Arakilgo taldeari. Sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (47 puntu), puntu batera Elomendi eta bi puntura Salinas taldeak dituela. Zaldua bosgarren da (30 puntu).
Martxoaren 9an Zaldua Talleres Goñik Bidezarra izango du aurkari Noainen.