Arakilgo Emakumeen Taldeak martxoaren 8a ospatuko du, Emakumearen Nazioarteko Egunean bertan, 17:00etan, Satrustegiko elkartean eginen duten kafe solasaldian. Ondoren, kartelgintza eginen dute, eta herria apaintzeko deia egin dute ere. Martxoaren 10ean, igandea, 17:00etan, A tiempo completo filmaren zineforum saioa eginen dute, Ihabarko herri etxean, eta apirilaren 13an, larunbata, Emakumeen bazkaria "eta gehiago" eginen dute Etxarrengo jatetxean.