Futbola

Zalduaren errebantxa

Guaixe 2024ko api. 9a, 11:17

Elomendiko Txapelketako 24. jardunaldian talde arakildarra ikusgarri aritu zen Basatiren kontra

Elomendiko Txapelketako 24. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak sekulako partida jokatu zuen Basatiren kontra: 13-2 gailendu zen Zaldua, azkeneko partiden emaitza justuen arantza kenduz. Elomendi da txapelketako lider (58 puntu) eta Zaldua Talleres Goñi bosgarren da (39 puntu). Apirilaren 13an Zalduak sailkapenean hamargarren den Apolo taldea izango du aurkari Noainen.