futbola

Zalduak bide onean jarraitzen du

Guaixe 2024ko api. 17a, 09:30

Elomendiko Futbol Txapelketako 25. jardunaldian talde arakildarrak 3 puntu batu zituen

Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan 25. jardunaldia jokatu zen. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak Apolo izan zuen aurkari, eta bide onean jarraitu zuen Zalduak, 0-3 irabazi baitzuen.

Sailkapenean Elomendik jarraitzen du lider (61 puntu) eta Zaldua Talleres Goñik bosgarren jarraitzen du (42 puntu) laugarren postua puntu batera duela (Unziti, 43 puntu). Asteburuan Zalduak  sailkapenean hamalaugarren den Bidezarraren kontra jokatuko du.