Futbola

Zalduak berriro postu bat gora

Guaixe 2024ko mai. 7a, 09:20

Elomendiko Futbol Txapelketako 28. jardunaldian 3 puntu bildu zituen talde arakildarrak

Elomendiko Futbol Txapelketan 28. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Zaldua Talleres Goñik Ageri taldearen kontra lortu zuen eta garaipen polita lortu zuten arakildarrek, 3-1. Elomendik jarraitzen du lider (68 puntu) eta Zaldua Talleres Goñi laugarren postura igo da (49 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean zortzigarren den Roka taldearen kontra jokatuko du, Unzuen.