Arakilgo Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa sortu nahi du. Deialdian interesa duenak gutxieneko honako baldintzak bete behar ditu: euskara jakitea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea eta aisialdiko begirale titulazioa. Udalak kontuan izanen dituenen artean daude: arakildarra izatea, lehen sorospenen ezagutza izatea, hezkuntza arloarekin zerikusia duten ikasketak izatea eta gazte eta haurrekin esperientzia.
Deialdiari buruzko informazioa nahi duenak udaletxean jasoko du. Bestela, arakilkultura@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi edo 634 584 226 edo 948 500 101 telefono zenbakietara hots egin dezake.