Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aurki langabetuak kontratatzeko deialdia eginen du. Kontratatutako pertsonak udalaren zerbitzu anitzeko lantaldean ariko dira lanean. Deialdi horretan interesa duten pertsonek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan langabe gisa izena emanda izan beharko dute. Deialdian interesa dutenek eskabideak maiatzaren 13tik 31ra aurkeztu beharko dituzte udaletxean.