San Migel eguna ospatuko dute arakildarrek maiatzaren 19an, igandea. Arlarko santutegira erromeria eginen dute. 12:30ean izanen da meza, eta ordurako arakildarrak bertan izanen dira. Ondoren, 14:15ak aldera, Arakilgo Udalak herri bazkaria antolatu du. Bazkaltzera joan nahi dutenek txartela erosi beharko dute, helduak 18 eurotan eta haurrak 10 eurotan, maiatzaren 16a baino lehen, Arakilgo udaletxean.