Elomendiko Futbol Txapelketan 29. jardunaldia jokatu berri da. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak Roka izan zuen aurkari, eta partida bizian 1-4 irabazi zuen Zalduak.
Elomendik jarraitzen du lider (71), 2 puntura Salinas duela (69). Zaldua Talleres Goñi laugarren da (52 puntu). Maiatzaren 18ko eta 19ko asteburuan 30. eta azken jardunaldia jokatuko da, eta Zalduak 50 punturekin sailkapenean bosgarren den Unzitiren kontra jokatuko du, Larrabiden. Partida lehiatua izango da, hain zuzen ere sailkapeneko laugarren postua baitago jokoan.