Despeditu da Elomendiko Futbol Txapelketa. Maiatzaren 18an azkeneko jardunaldia jokatu zen, 30. jardunaldia. Zaldua Talleres Goñik eta Unzitik laugarren postua zuten jokoan, eta talde arakildarrak ez zuen huts egin. 7-1 irabazi zioten Unzitiri goitik behera kontrolatu zuten partidan.
Elomendik irabazi du izen bereko txapelketa (74 puntu), Salinas (72 puntu) eta Bar Olmo (67 puntu) taldeen aurretik. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarra laugarren sailkatu da (55 puntu).
Liga bukatuta, koparen txanda da. Paris 365 taldea izango du lehen aurkari Zalduak, asteburuan Larrabiden jokatuko den partidan.