Aitor Aranak eta Koldo Colomok Nafarroako Euskalkiak. Hegoaldeko Goi-Nafarrarera. Arakilgo aldaera liburua Irurtzunen aurkeztu zuten apirilaren 14an. Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, liburuaren ale batzuk ditu eta interesa duenari doan emanen dio. Liburuaren ale bat gordetzea nahi duenak 634 584 226 telefono zenbakira hots egin edo Whatsapp mezua bidali behar du.