Arakilen haur eta nerabeendako aisialdi eskaintza prest dago

Guaixe 2024ko eka. 18a, 11:17

Haur eta helduak Ihabarren. ARTXIVOA

Udalak bi eskaintza egin ditu, 5 eta 12 urte bitartekoendako batetik eta, bestetik, 13 eta 16 urtekoendako bestetik.

Arakilgo Udalak haur eta nerabeendako aisialdi campusak antolatu ditu. Txikienendako eskaintza bina asteko bi saiok osatzen dute. Aurrena garilaren 22tik agorrilaren 2ra izanen da eta atzea agorrilaren 5etik agorrilaren 16ra. Bi txandak astelehenetik ostiralera izanen dira, 10:00etatik 13:00etara. Nerabeendako udako aisialdi campusa bi asteko saio bakarra izanen du, agorrilaren 19tik 30era, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00tara.

Izen emateaz
Eskaintza batean edo bestean izena emateak 50 euro balio ditu. Arakilgo Udalak gaztigatu duenez, familia ugariek edo guraso bakarrekoak %20ko beherapena izanen dute. Haur eta nerabeendako udal aisialdi eskaintzan izena emateko epea garagartzaroaren 24an despedituko da. Izena emateko arakil.eus webgunean dagoen galdetegia bete behar da. Bestela, 634 584 226 edo 948 500 101 telefona zenbakietara hots egin edo arakilkultura@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatz daiteke.

Izena emateko adin tartean egoteko, adingabeek urte horretan bertan bete behar dute eskatutako adina. Udalak jakinarazi duenez, plazak mugatuak dira eta lehentasuna izanen dute, lehenik, Arakilen erroldatuta daudenek eta, ondoren, Arakilen bigarren etxebizitza dutenek. Segituan heldu dira Irurtzunen erroldatutakoak eta, azkenik, gainerakoak.