Udalak administrari laguntzailea izendatu du

Guaixe 2024ko irailaren 12a

Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean egin zuen deialdia.

Arakilgo Udalak administrari laguntzailearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zuen. Hutsik zegoen lanpostua betetzeko Aitziber Zubieta Gainza izendatu du udalak. Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 4an jabetu beharko du administrari laguntzaile lanpostuaz.; D mailakoa da eta lanaldi osokoa.