Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren barnean Arakilgo Udalak garbitzaile lanpostua betetzeko deialdia egin zuen eta hari dagozkion merezimenduen behin betiko balorazioa onartu eta argitaratu zuen. Horrekin batera, 30 egun balioduneko epea eman zen betekizunak egiaztatzeko. Epe hori pasata, udalak ez du egiaztagirik jaso eta, horregatik, erabaki du lanpostua hutsik uztea.