Udalak ikastaro eskaintzaren berri eman du

Guaixe 2024ko ira. 23a, 11:45

Ihebardarrak kalean. ARTXIBOA

Izen ematea irailaren 27an despedituko da.

Arakilgo Udalak ikasturte honetarako prestatu duen ikastaro eskaintzaren berri eman du. Lau ikastarok osatzen dute udal eskaintza: Yoga Ihabarren eginen dena, mantentze gimnasia Hiriberri Arakilen, oinarrizko joskintza Errotzen eta sasoitsu bizi ikastaroa Etxarrenen eginen da. Ikastaroak lastailarekin batera hasiko dira, baina izena emate irailaren 27an despedituko da. Ikastaroen inguruko informazioa nahi duenak arakil.eus/eu webgunean edo 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakietan jaso dezake. 

Aldi berean, udalak gogorarazi du helduek euskara ikasteko aukera dutela AEKrekin. Horretaz aparte, udalak gogorarazi die arakildarrei Orritz dantza taldean edo Zaldua futbol taldean parte hartu dezaketela. Eta Etxarrengo frontoiko giltza nori eskatu dakiokeen ere.