Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen. Unzitik eta Arakilgo Zalduak partida lehiatua jokatu zuten Larrabiden, eta bana berdindu zuten.
Salinas taldea da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (6 puntu) bigarrena den Txaparrosekin puntutara berdinduta. Zaldua da hirugarren, 5 punturekin.
Asteburuan hirugarren jardunaldia dago jokoan. Zaldua Arakilek sailkapenean seigarren den Basati taldea izango du aurkari urriaren 12an, 12:00etan, Larrabiden.