Arakilgo Udalak urtero moduan ibarreko irudiak dituen egutegia argitaratuko du. 2025eko egutegia egiteko arakildarrei laguntza eskatu die, herri guztien presentzia bermatu ahal izateko. Egutegia egiteko udalak herrietako etxe edo txokoetako argazkiak eskatu ditu. Horiek 634 584 226 telefono zenbakira Whatsappez edo arakilkultura@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidali beharko dira azaroaren 7a baino lehen.