Udalak jaso gabeko herentzia baten berri eman du

Guaixe 2024ko aza. 13a, 11:44

Arakilgo udaletxea eskuinean. ARTXIBOA

Iruñea hil zen etxarrendar baten herentziaren inguruko deialdia da.

Testamenturik ez dagoenez edo testamentuan izendatutakoek uko egin dietenez, jaraunspen jasogabearen ordezkariengana jotzea ezinezkoa izan denez, Arakilgo Udalak ediktua argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean (azaroaren 6an) eta udaletxeko iragarki-oholean jarri du. Hildakoaren ondorengoak edo haien ordezkariak hilabete dute Iruñeko Iñigo Arista kaleko 16. zenbakiko behealdean dagoen bulego kudeatzailera joateko. Izan ere, enbargatutako ondasunen balorazioaren jakinarazpena eta jabetza-tituluak entregatzeko errekerimenduaren berri eman nahi diete. Bulegoan izapideaz jakinarazitzat jo dituzte, jaraunspenerako edo herentziarako eskubidea egiaztatu beharko dutelarik.