Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Aurreko jardunaldian estropezu egin zuen Zalduak, baina erreakzio ikusgarria izan du talde arakildarrak, azken jardunaldian Modernillori 11-1 irabazi baitzion.
Bar Olmok jarraitzen du lider (22 puntu) eta Zaldua Arakil bigarren postura igo da (20 puntu). Eta hain zuzen ere sailkapeneko buruan dauden bi taldeak lidergoa dute jokoan, Bar Olmok eta Zalduak asteburuan Larrabiden jokatuko baitute.