Elomendiko Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldian Zaldua Arakilek Bar Olmo liderra izan zuen aurkari. Partida gogorra eta lehiatua izan zen, gutxieneko aldearekin erabaki zena, Bar Olmok 0-1 irabazi baitzion Zalduari.
Emaitzak eragina izan du Elomendiko Txapelketako sailkapenean. Bar Olmo da liderra (25 puntu) baina Zaldua Arakil laugarren postura jaitsi da (20), Uterga bigarrenetik (21 puntu) eta Salinas hirugarrenetik (21 puntu) puntu bakarrera.
Asteburuan hamargarren jardunaldia jokatuko da, eta beste jardunaldi erabakigarria du aurretik Zalduak, bigarren den Utergaren kontra jokatuko baitu, Utergan.