Futbola

Elomendiko hamargarren jardunaldian Zaldua erori zen

Guaixe 2024ko abe. 10a, 09:10

Talde arakildarrak ezin izan zuen Uterga arerio zuzena mendean hartu

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Uterga arerio zuzena izan zuen aurkari, eta partida oso borrokatutan, azkenean puntuak Utergaren etxean geratu ziren, 2-1 gailendu baitzen. 

Zalduak galdu izana sailkapenean eragina izan du. Bar Olmok jarraitzen du lider (25 puntu) puntu batera hain zuzen ere Uterga taldea duela (24 puntu). Zaldua Arakil bosgarren postura jaitsi da (20 puntu). Oso estu dago sailkapena. 

Asteburuan hamaikagarren jardunaldia jokatuko da. Zalduak sailkapenean bederatzigarren den Apolo taldea hartuko du, Larrabiden.