Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan hamaikagarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua taldeak arantza kendu, eta garaipen sendoa lortu zuen, Apolo taldea 7-1 mendean hartuta. Sailkapenean Bar Olmok segitzen du lider (28 puntu) eta Zaldua bosgarren postuan dago (23 puntu), bigarren den Uterga taldetik (24 puntu) puntu bakarrera.
Hurrengo egunotan atseden hartuko du Elomendiko Futbol Txapelketak.