Futbola

Elomendiko Txapelketa bueltan da

Guaixe 2025ko urt. 10a, 10:05

Zalduak Salinas izango du aurkari

Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Elomendiko Futbol Txapelketa. Hamaika jardunaldi jokatuta, Bar Olmo da liderra (28 puntu) eta Arakilgo Zaldua taldea bosgarren da (23 puntu). Oso estu dago txapelketa. Asteburuan Zalduak sailkapenean bigarren den Salinas taldearen kontra jokatuko du Salinasen. Salinasek 27 puntu ditu, puntu batera du Bar Olmok defendatzen duen lidergoa eta, beraz, partida oso estua aurreikusten da, Zalduak ere 3 puntuak eskuratu nahi dituelako, goiko postuei begira jartzeko.