Futbola

Zalduak ezin izan zuen Salinasekin

Guaixe 2025eko urtarrilaren 14a

Elomendiko Futbol Txapelketako hamabigarren jardunaldian talde arakildarrak ez du punturik bildu

Elomendiko Futbol Txapelketan Salinas izan zuen aurkari Arakilgo Zalduak. Salinas Bar Olmo liderretik oso gertu dagoenez garaipena lortzera atera zen hasieratik. Zalduak ongi eutsi zion, eta borroka lehiatua izan zuten biek. Azkenean, Salinasek 5-2 irabazi zion Zalduari eta 3 puntu gozo lortu zituen, Bar Olmo liderretik (31 puntu) puntu batera kokatuz (30 puntu). Zaldua bosgarren postuan dago sailkapenean (23 puntu). 

Datorren jardunaldian Zalduak zazpigarren den Txaparros taldea hartuko du ilbeltzaren 18an, 15:30ean, Larrabiden.