Elomendiko Futbol Txapelketan hamahirugarren jardunaldia ezin hobea izan zen Arakilgo Zaldua taldearendako. Talde arakildarra ikusgarri aritu zen eta 6-0 hartu zuen mendean Txaparros. Sailkapen orokorrean Bar Olmok jarraitzen du lider (33 puntu) puntu bakarrera Salinas taldea duela (32 puntu). Zaldua bosgarren da (26 puntu).
Ilbeltzaren 25ean Zalduak sailkapenean laugarren den Elomendi (30 puntu) arerio zuzena izango du aurkari Garinoainen.