Futbola

Zalduak puntu bati eutsi zion

Guaixe 2025ko ots. 4a, 08:17

Elomendiko hamalaugarren jardunaldian Arakilgo taldeak berdinketa lortu zuen

Elomendiko Futbol Txapelketako azken jardunaldian Arakilgo Zalduak Uterga taldea hartu zuen. Norgehiagoka estua puntu banaketarekin despeditu zen, bi taldeek bina berdindu baitzuten. 

Elomendiko Txapelketan aldaketa egon da, Bar Olmok berreskuratu baitu lidergoa (37 puntu), Elomendi bigarrenari eta Salinas hirugarrenari puntu bat aterata. Zaldua seigarren da (27 puntu). Otsailaren 8an Zalduak sailkapenean bosgarren eta arerio zuzena den Unziti hartuko du Larrabiden. Puntu baten arteko aldea dute bi taldeek, eta, hortaz, partida garrantzitsua da, bosgarren postua dago jokoan.