Futbola

Unzitik aldea atera dio Zalduari

Guaixe 2025ko ots. 11a, 08:22

Elomendiko Futbol Txapelketako hamaseigarren jardunaldiko puntuak Unzitira joan ziren

Elomendiko Futbol Txapelketan Arakilgo Zaldua taldeak Unziti arerio zuzena zuen aurkari. Partida oso lehiatuan, azkenean Unzitik irabazi zuen, 2-4. Bar Olmok jarraitzen du lider (40 puntu), Salinas taldea puntu batera duela (39 puntu). Zaldua seigarren postuan dago (27 puntu). Asteburuan sailkapenean hamabigarren den Basati taldearen kontra jokatuko du Arakilgo taldeak, Garesen.