Elomendiko Futbol Txapelketako hamazazpigarren jardunaldian Arakilgo Zalduak 3-5 hartu zuen mendean Basati taldea, partida borrokatuan. Azken jardunaldietan galdu eta gero, gol festa ederra ospatu zuten arakildarrek.
Bar Olmok jarraitzen du lider (43 puntu), atzetik segika Salinas duela (42 puntu). Zaldua seigarren da (30 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean hamaikgarren den Izalsa taldea hartuko du Larrabiden.