Elomendiko Futbol Txapelketan hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua taldeak Izalsa hartu zuen, eta partida bizian 4-2 gailendu ziren Arakilgoak, animoarendako primeran etorri zaien garaipena.
Sailkapenean Bar Olmok segitzen du lider (46 puntu), puntu bakarrera Salinas duela. Zalduak seigarren postuan jarraitzen du (33 puntu). Asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko, inauteriak direla eta.