Futbola

Zaldua eta Bidezarra, puntu banaketa

Guaixe 2025ko mar. 12a, 09:36

Inauterietako atsedenaldiaren ondoren bueltan da Elomendiko Futbol Txapelketa

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketaren hemeretzigarren jardunaldia jokatu zen. Bidezarraren kontra lehiatu zen Arakilgo Zaldua, eta bi taldeek arteko partida oso lehiatua izan zen. Emaitza da horren erakusle, bina berdindu baitzuten. 

Sailkapen orokorrak estu jarraitzen du. Bar Olmo da liderra (49 puntu), Salinas 3 puntura duela (46 puntu). Zaldua seigarren postuan dago (34 puntu). Datorren jardunaldian Zaldua Arakilek sailkapenean zortzigarren den Ageri taldea hartuko du martxoaren 15ean, larunbata, 15:30ean, Larrabiden.