Futbola

Zaldua, gora bidean

Guaixe 2025ko mar. 25a, 10:52

Elomendiko 21. jardunaldian garaipena lortu zuen Arakilgo taldeak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 21. jardunaldia jokatu zen, eta lehia oso estuan Roka taldeari 2-3 irabazi zion Zalduak. Sailkapen orokorrean Bar Olmok (55 puntu) segitzen du lider. Zaldua bosgarren da (40 puntu). 

Hurrengo jardunaldian Zalduak sailkapenean hamahirugarren den Modernillo izango du aurkari Ukarren.