futbola

Zalduak bide onean segitzen du

Guaixe 2025ko api. 1a, 10:10

Elomendiko Txapelketako 22. jardunaldian beste 3 puntu lortu ditu Arakilgo taldeak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 22. jardunaldia jokatu zen. Modernilloren kontra jokatu zuen Zalduak, eta partida bizian 1-3 gailendu ziren arakildarrak. Sailkapenean ez da aldaketarik izan eta Bar Olmok jarraitzen du lider (58 puntu), 3 puntura Salinas taldea duela. Zalduak bosgarren jarraitzen du (43 puntu). 

Apirilaren 5ean Zalduak sailkapenean zortzigarren den Apolo izango du aurkari, Noainen.