Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 23. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Apolo zuen aurkari, eta partida guztian barna arakildarrak nagusi izan ziren: 0-8 hartu zuten mendean Apolo.
Bar Olmok segitzen du lider (61 puntu), Salinasen (58 puntu) aurretik. Zalduak bosgarren postuan jarraitzen du (46 puntu). Hain zuzen ere, larunbatean Zalduak sailkapenean bigarren den Salinasen kontra jokatuko du, Larrabiden.