Futbola

Zalduak garaipenaren xendan jarraitzen du

Guaixe 2025eko apirilaren 16a

Elomendiko Futbol Txapelketako 24. jardunaldian garaipena lortu zuen

Elomendiko Futbol Txapelketako 24. jardunaldian sailkapenean bosgarren den Zalduak bigarren den Salinas taldearen kontra jokatu zuen eta partida lehiatuan Arakilgo taldeak 4-2 irabazi zion Salinasi. Sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (64 puntu) Salinasi 6 puntu aterata (58 puntu). Zalduak bosgarren jarraitzen du (49 puntu), Elomendi laugarrenetik 2 puntura. 

Udaberriko geldialdian atseden hartuko du Elomendiko Txapelketak. Hurrengo jardunaldia apirilaren 26an jokatuko du Zalduak. Sailkapenean zazpigarren den Txaparros taldea izango du aurkari, Ukarren.