Futbola

Zaldua, puntu banaketa Txaparrosekin

Guaixe 2025eko apirilaren 29a

Elomendiko Futbol Txapelketako azken aurreko jardunaldian talde arakildarrak berdindu egin zuen

Elomendiko Futbol Txapelketan 25. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua taldeak Txaparros izan zuen aurkari eta parez pare ibili ziren bi taldeak. Azkenean, bina berdindu zuten. 

Bar Olmok jarraitzen du ligako lider (67 punturekin). Arakilgo Zaldua bosgarren da (50 puntu). Hain zuzen ere, maiatzaren 3an Zalduak Bar Olmo liderra izango du aurkari, Lizasoainen jokatuko den partidan.