Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa sortu nahi du

Guaixe 2025eko maiatzaren 5a

Ume iheberdarrak harearekin jolasten. ARTXIBOA

Curriculumak garagarzaroaren 9rako aurkeztu beharko dira udaletxean, arakilkultura@gmail.com e-postan.

Arakilgo Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia egin du. Hautagaiek bete beharreko gutxieneko baldintzak dira: euskara jakitea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea izatea eta aisialdiko begirale titulazioa izatea. Poltsa osatzerakoan udalak kontuan izanen ditu: hautagaia arakildarra izatea, lehen sorospenen ezagutza izatea, hezkuntza arloarekin zerikusia duten ikasketak izatea eta gazte eta haurrekin esperientzia izatea. Deialdiari buruzko informazioa nahi duenak 634 584 226 ei 948 500 101 telefono zenbakietara hots eginez jaso dezake.