Despeditu da Elomendiko Futbol Txapelketa. Asteburuan 26. eta azken jardunaldia jokatu zen, eta Arakilgo Zalduak Bar Olmo liderra izan zuen aurkari. Lehia borrokatua izan zen, puntu banaketarekin despeditu zena, bina berdindu baitzuten bi taldeek.
Bar Olmok irabazi du Elomendiko Futbol Txapelketa (68 puntu), Salinasen (64 puntu), Utergaren (55 puntu), Elomendiren (52 puntu) eta Zalduaren (51 puntu) aurretik. Guztira hamalau taldek hartu dute parte txapelketan.
Liga bukatuta, aurki kopa hasiko da.