Arakilgo Udalak hautaproben bidez bi lanpostuetarako lan zerrendak osatuko ditu, premia duenean han daudenengana jo eta aldi baterako kontratazioak egiteko da. Zerrendetako bat zerbitzu anitzetako langilearena da. Hautagaiek euskarazko B1 maila izan beharko dute. Beste zerrenda administrari laguntzaile lanposturako da, eta euskarazko C1 maila edo baliokidea eskatzen du. Bi lanpostuak D mailako lanpostuak dira. Bi deialdiak enplegu-eskatzaileei zuzenduta daude, enplegua hobetzea barne. Udalari eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 21ean despedituko da. Deialdien oinarriak arakil.eus/eu/ webgunean daude.