Arakilgo Udalak aurtengo lan publikoaren eskaintza onartu du

Guaixe 2025eko maiatzaren 27a

Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Lau lanpostu dira oposizio lehiaketa bidez beteko direnak.

Arakilgo Udalak 2025ko lan publikoaren eskaintzan lau lanpostu daude, guztiak ere oposizio lehiaketa bidez onartu beharrekoak, eta funtzionarioen araubidekoak. Haietako bi administrari ofizialarenak dira, biak C mailakoak eta euskarazko C1 maila hizkuntza eskakizuna duena. Beste bi lanpostuak zerbitzu anitzetakoak dira, bata C mailakoa Dkoa bestea. Bi lanpostuek euskarazko B2 hizkuntza ezagutza dute.