Alde batetik, administrari-ofizialaren bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Lanpostu bat txanda irekiaren bidez beteko da, bestea igoera txandan. Bi lanpostuek funtzionarioen araubidekoak dira eta C mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte. Euskarazko C1 maila eskatzen da
Bestetik, zerbitzu anitzetako ofizialaren bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du Arakilgo Udalak. Bi lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, batek C mailari dagokion soldata du, besteak D mailari dagokiona. Aurrenak euskarazko B2 mailako ezagutza izan behar du atzenak B1.