Ur kontsumoaren erreziboa ordaintzeko azken egunak

Guaixe 2025eko irailaren 1a

Ihabarren iturritik edaten. ARTXIBOA

Lehen urte erdiari dagokiona pagatzeko garaia da.

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, 2025eko ilbeltza eta garagartzaroa bitarteko ur kontsumoko ordainagiriak pagatzeko garaia da. Arakildarrek irailaren 4ra arteko epea dute horretarako. Udal ordainagiriak beraien kontu korronteetan helbideratuak dituztenei zenbatekoa bertan kargatu die udalak zenbatekoa. Halakorik ez dutenek udalaren kontu korrontean sartu beharko dute dagokien zenbatekoa.