Arakilgo Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuetan eta, zehazki, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 6., 7. eta 8. artikuluetan aldaketa egin du Arakilgo Udalak. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean. Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.