Ikastaro eskaintzaren berri eman du udalak

Guaixe 2025eko irailaren 15a

Jendea Ihabarko plazan. ARTXIBOA

Izen ematea irailaren 30ean despedituko da.

Arakilgo Udalak ikastaro eskaintza prestatu du ikasturte honetarako. Udal eskaintza bost ikastarok osatzen dute: Yoga Ihabarren eginen dena, mantentze gimnasia Hiriberri Arakilen, eskulan ikastaroa Etxarrenen, boxeoa Hiriberri Arakilen eta sasoitsu bizi ikastaroa Etxarrenen eginen da. Ikastaroak lastailarekin batera hasiko dira. Ikastaroen inguruko informazioa nahi duenak arakil.eus/eu webgunean edo 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakietan jaso dezake. 

Bestetik, udalak gogorarazi ibarrean ere beste eskaintza batzuk ere badaudela. Batetik, helduek euskara ikasteko aukera dutela AEKrekin. eta, bestalde, udalak gogorarazi die arakildarrei Orritz dantza taldean edo Zaldua futbol taldean parte hartu dezaketela. Eta Etxarrengo frontoiko giltza nori eskatu dakiokeen ere.