Futbola

Zalduak garaipenarekin ekin dio Elomendiko Txapelketari

Guaixe 2025eko urriaren 10a

Elomendiko Txapelketan hamahiru talde ari dira lehiatzen

Elomendiko Futbol Txapelketa martxan dago eta beste behin Arakilgo Zaldua taldea bertan lehiatuko da. Asteburuan jokatu zen lehen jardunaldia eta Arakilgo taldeak 1-0 irabazi zion Basatiri. 

Txaparros taldea da denboraldiko lehen liderra (3 puntu), Uterga, Bar Olmo, Zaldua Arakil, Ageri, eta Basati taldeekin puntura berdinduta. Bigarren jardunaldian Zaldua Arakilek Txaparros liderra izango du aurkari, urriaren 11n, larunbata, 11:30ean Añorben.