Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak Arakilgo balorazio txostena onartu du. Aipatu agiria egiteko batzorde mistoa osatu zuten Nafarroako Gobernuko Ogasunak eta udalak berak. Eta irailaren 16ko bilkuran egindako proposamena izan da orain onartu dena. Arakilgo balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx webgunean dago.